Atzeneko aldian, Angel Perez zenaren ipi-apak aipatu genituen, eta halabeharra, Carmen Perez Galilea arreba hil da aurre horretan, ilbeltzaren 21ean. Doluminak familiakoei. Herri hauek husten ari direnaren berriak eman zituztenTtipi-Ttapan, eta egia da, Saldiasek ez du aumentu handirik izan aspaldixkoan, nahiz eta heldu diren tantaka jaioberriak. Nolanahi ere, hobea al da Saran eta Senperen gertatzen ari dena, kanpotik hainbeste jende etorrita? Eta nola esplikatu ondoko herrietan, Urdazubin eta Zugarramurdin, gertatzen dena? Egundaino jende bera da Senperekoa eta Zugarramurdikoa, anai-arrebak, eta bata jendez leher eta bestea bere jendeari ezin eutsita. Horretan ageri da alde batekoak Parisera eta beste aldekoak Madrilera begira gauzkatela.