INAUTERIAK

Fernando ETXEBERRIA 2014ko otsailaren 7a

Urtarrilaren 17, 18 eta 19an Eratsunen ihauteriak ospatu ziren. Musikariek lagundutako kalejira, baserrietako eskea eta mahai inguruko kontu eta kantuak   izan zituzten gure bizilagunek. Ezkurran berriz, seguruenik oraindik zehaztu gabe dagoen astebururen batean ospatuko ditugu. Garai batean Erregeen ondoren, asteko azken 3 egunetan ospa­tzen ziren eta diotenez, duela 50 urte ospakizun bikoitza  ere izan zen.  Herriko gazteak diru-laguntza eske joan eta  Udalari gehiegizkoa iruditu zitzaion eskatutako laguntza. Ihauteririk ez zutela antolatutako erabaki zuten orduan eta udalak bere kabuz antolatu zituen. Gazteak orduan haserre, beren aldetik aste bete iraun zuten ihauteriak ospatzea erabaki zuten. Baten faltan, bi eta luzeagoak izan zituzten azkenean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun