Urtarrilaren 19an Feli Gartziarena Baraibar hil zen 83 urterekin, Virgen del Camino ospitalean, 18 egunez bertan egon ondoren. Herrian ezaguna eta estimatua zen bere izaeragatik eta baita sukaldean zuen trebeziagatik ere. 1930eko martxoaren 7an jaio zen Txurdinea Bordan. Hamaika anai-arrebetatik zazpigarrena, gazte garaian Donostian ibili zen sukaldean eta josten ikasten.
Pantxito Gorostiagarekin ezkondu zen eta Barranka ostatuan bizitzen jarri ziren familiaren tradizioarekin segiz. Emakume langilea oso, sukaldean edo baratzean landare edo uzta zaintzen egon ohi zen.
Hiru seme izan zituen, hiru biloba eta birloba bat ezagutzeko zortea ere izan zuen Felik. Hilaren 21ean ospatu ziren bere aldeko hileta elizkizunak eta jende ugari izan zen bertan. Lerro hauen bitartez doluminak eman nahi dizkiet bere familiako kideei eta gogorarazi ama galdu izanagatik mina sentitu arren, harro eta pozik egoteko arrazoiak badituztela, azken unera arte bere alboan izan direlako, amari maitasun eta babesa adieraziz. Goian bego.