Otsailetik aitzinera, ekintza ugari eskura

Fernando ETXEBERRIA 2014ko otsailaren 7a

Arkupeak Elkarteakoek iaz Igantzin egin zuten bazkariko argazkia. Fernando ETXEBERRIA

Hasteko Elkartearen herrietako bestak

Arkupeak Elkarteko aurtengo ekintzak otsai­lean hasiko dira herriz herri ospatuko diren Arkupeak Elkartekoen jaiekin. Urteroko ohiturari eutsiz, hildako bazkideen omenezko meza eta bazkaria izanen dira eta horren ondotik, musean aritzeko aukera izango dute eskualdeko muslari trebeek txapelketa antolatu baita. Herriz herri irabazten duten bikoteek, Hondarribian jokatuko den finalean aritzeko txartela lortuko dute. Aipatu, herri batzuetan, Leitzan eta Elizondon adibidez, Arkupeak Elkartearen Eguna ospatu aurretik jokatzen direla mus txapelketako partidak.

ARKUPEAK EGUNA

Otsailak 1 - Almandoz

Otsailak 2 - Etxalar

Otsailak 5 - Arantza

Otsailak 7 - Igantzi

Otsailak 9 - Eratsun

Otsailak 13 - Elizondo/Arizkun

Otsailak 14 - Doneztebe

Otsailak 16 - Bera/Ezkurra/Leitza

Otsailak 23 - Sunbilla

IKASTARO ETA HITZALDIAK

Pasa den urteko ikastaroak mantendu eta berriak eskainiko dira aurten. Izen emateko epea urtarrilaren 31n amaitu zen eta segidan bilerak egingo dira. Aldez aurretik jakinaraziko da zein egun, ordu eta lekutan izanen diren bilera hauek.

Pentsioen inguruan han hemenka zabaldu diren berriek kezka sor­tzen dutela ikusita, gaiaren inguruko hitzaldiak antolatu dira. Pa­txi Urrutia aditua izanen da hizlaria. Lehenengo saioa otsailaren 6an izanen da Arkupeak Elkartekoen Doneztebeko egoitzan, arratsaldeko 6etatik aurrera. Hurrengoa berriz, otsailaren 13an Leitzako zinean izanen da 18:00etan. Martxoan Elizondo eta Beran ere eskainiko dira hitzaldi hauek. 

 

MENDI IRTEERAK

Aurtengo lehenengo mendi irteera, otsai­laren 26an izango da. Ezkurra inguruko paisaiak ezagutzeko aukera izanen dute bazkideek lau ordu eta erdiko ibilbidean. Parte hartu nahi dutenek, 948 450878  edo 646548610 telefonora deitu beharko dute. Goizeko 8:30ean elkartuko dira mendizaleak Barranka ostatuan eta bertan bukatuko dute ibilbidea. Babarrun platerkada bikain bat esperoan izanen dute sakramentu eta guzti. Hurrengo aleetan, San Donato, Txindoki, Gorbeia, Donejakue Bidea eta Pirinioetara egitekoak diren irteeren be­rri izanen duzue.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun