Urtarrilaren 18an batzar irekia izan zen (18 pertsona elkartu ziren), herriko kultur eta kirol jardueren inguruan hausnartzeko. Helburua da, jardueren antolaketan herritarren parte hartzea bultzatzea, kultur eskaintzak bermatzeko eta ahal bada zabaltzeko. Aunitz dira herrian egiten diren jarduerak, baina pertsona gutxi batzuen artean antolatzen dira. Bertzalde, antolatzaileen artean ez dago koordinaziorik ezta kultur ekitaldien programazio bateraturik ere, inertziaz funtzionatzen baita. Hau guztia bideratzeko modua badagoela pentsatuz eta norabide horretan sakontzeko urtarrilaren 31n bigarren batzar irekia deituta zegoen. Kultur batzorde bat antolatzea edo bertze formularen bat erabiltzea erabaki behar zen eta aurrerantzean emanen diren urratsak eta zenbat pertsona prest agertzen diren proiektua aurrera eramateko. Bigarren bileran osatuko da herriko kultur batzordea, horretarako borondatea erakusten duten pertsonekin.