Gazteluko inauteriak giro ederrean ospatu zituzten joan den asteburuan

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 7a

Giro ederrean ibili ziren Gazteluko gazteak. Utzitako argazkia

Gazteak puxka biltzen ibili ziren etxez etxe musikarien laguntzaz

Gazteluko inauteriak otsailaren 1 eta 2 an ospatu ziren giro ederrean. Larunbat eta igandean puxka biltzen ibili ziren gazteak etxez etxe, musikarien laguntzarekin.

Gazteluko inauteriak otsailaren 1 eta 2 an ospatu ziren giro ederrean. Larunbat eta igandean puxka biltzen ibili ziren gazteak etxez etxe, musikarien laguntzarekin.

Larunbatean arratsaldeko 3:30 aldera abiatu ziren etxez-etxe puxka eta diru eskean, borondatearen arabera. Etxe batzuetan merendua ere eman zuten. Gazteluko gazteek eskerrak eman nahi dizkiete etxeko atea zabaldu zieten guziei. Pandereta eta trikitixarekin Maialen, Maitane eta Leire ibili ziren. Gauean afaria izan zuten Herriko Ostatuan eta 20 haur eta 34 heldu bildu ziren.

Igandean, berriz, bazkaria eta afaria izan zuten eta 30 bat persona elkartu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun