Otsailaren 7,8 eta 9an, izango dira aurtengoan ihauteriak.
Ostiral eguerdian Herriko Ostatuan bazkaria izanen da, eta bazkal ondotik, Aurtizko Oihana Mindegia eta Oihana Elizalderen laguntzaz, trikitixa eta panderetarekin, auzo batzuetan barrena ibiliko dira gazteak. Ondotik, Herriko Ostatuan afalduko dute.
Larunbat goizean goizetik hasita, gosari eder baten laguntzaz segituko dute ihauteriek. Itsaso eta Irune trikitilari eta panderojoleak lagun, auzoz auzoko bideari ekinen diote. Bazkal ondotik, berriz ere etxez etxe ibiliko dira eta gauean afari ederra izanen da herriko ostatuan. Ondoren, gaupasa izanen da Modesto akordeolariarekin.
Igandean, ihauteriak ongi bukatzeko, herriko ostatuan bazkaria izanen da eta arratsaldean txokolatada.