Aspaldiko kontuak kontari bildu dira

Arantxa ITURRALDE 2014ko otsailaren 7a

Neska-mutikoek gustora aditu zituzten garai bateko kontuak Beintzako Ostatuan. Arantxa ITURRALDE

Garai bateko ohiturak ikasi zituzten ikasleek eskolako lan baterako

Ilbeltzaren 25ean, Beintzako ostatuan mahai inguruan bildu ziren eskolako hainbat haur eta herriko heldu ba­tzuk.  Aitzakia bazuten bilera honetarako, aspaldiko kontu zaharrak kontatzen aritu baitziren gaztetxoei.
 
Besteak beste, garai bateko ohituretaz aritu ziren: lana, familia, he­rriko bizitza, besta ospakizunak… Haurrak gai honi buruzko lantxo bat egiteko asmotan dabiltza eskolan eta hori dela eta, garai batean nola bizi ziren herrita­rrak jakin nahi zuten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun