Partehartze handia eta giro ederra izan dira inauterietan

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko otsailaren 7a

Giro bikainean joan dira aurten ere inauteriak. Izaskun ZUBIALDE

Gazteen elkartean 44 lagun aritu dira aurten antolaketan

Inauterietan eguraldi txarra baina giro ona izan dugu aurten. Partehartze handia izan zen aipagarriena. Sukaldariek lan sorra egin zuten eta eskerrak eman Patxiku Mitxelena, Marijose Loiarte eta Angelita Otxandorenari. Asteartean, Maider Irazoki doneztebarra izan zuten laguntzaile. 
 
Gazteen elkartean inauteak prestatzen 44 lagun aritu ziren aurten. Antolakuntzan sei lagun gehiago izan dira, beraz, eta horrek ospakizuna indartu egin du. Astelehenean lau ka­rroza joan ziren Iturenera eta asteartean herrian gehiago ere atera ziren. Lorentzo Santestebanek inauteriekin duen grina ere azpimarratu behar da. Zuhaitza altxatu zuen asteartean argitzerako. Lorentxo Santesteban izenkidea ere sukaldari eta laguntzaile aritu da, erosketak egiten eta zer­bait falta denean eskua botatzeko prest. Gazteek omenalditxoa egin zioten, bere erara ka­rroza prestatuz, bere lana eskertzeko moduan.
 
Mari Juli Loiartek bi saioak egin zituen joareekin. 47 urterekin parte hartu du eta Iturenerakoan Ane Antso alabarekin joan zen. Asteartean emakume gehiago izan ziren herrian, baita haurrak ere, inauteriek segida badutela erakutsiz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun