Ilbeltzaren 26an jokatu zen Eusko Label binakako aizkora txapelketaren 4. jardunaldia, bai zilarrezko mailan eta baita urrezkoan ere.
Goizez, zillarrezkoen txanda izan zen. Daniel eta Iker Vicente finalerako sailkatu ziren, Migel Mindegia eta Juan Rodriguez-i irabazita.
Atsaldez berriz, urrezko mailan, Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertzak 2 puntu lortu zituzten eta Ander Erasun eta Jon Rekondok bakarra. Hurrengo saioa Leitzan izanen dute eta aitzinera segitzekotan, irabazi beharra dute Aurtiz eta Leitzakoak.
Ikusle mordoxka ere agertu zen, batez ere arratsaldez, behar bada maila haundixeagoko saioa ikusi asmoz.