Hautsi tabakoarekin duzun lotura izenburupean, tabakoa uzteko tailerra eginen da Doneztebeko Osasun Zentroan otsailean. Interesatuek oraindik badute izen emateko aukera, medikuari, erizainari edo osasun etxeko gizarte langileari galdetuta.
Tabakoa uzteko tailerreko taldearen saioak otsailaren 17, 20, 24 eta 27an eta martxoaren 3 eta 6an eginen dira, 12:30etik 14:30era.