Aldaketekin iraganen dira martxoaren 23 eta 30eko herri bozak

Gurutze PIKABEA 2014ko ots. 6a, 09:01

Bozen sisteman aldaketa­ izanen du Sarak

 

2Orain arte, 3.500 biztanletik beheitiko herrietan pertsonak bozkatzen ziren, eta ez zerrendak. Aurtengo bozetan, mila biztanletik goitiko herrietan gizon-emakumez parekidea den zerrendari emanen diete boza. Herri edo hiri elkargoko ordezkariak ere hautatuko dituzte. 

 Hego Euskal Herrian lau urtetik egiten diren bezala, Ipar Euskal He­rrian, sei urtean behin egiten dira herri­ko kontseilua edo udala auke­ratze­ko bozak. Aurten egokitu­ dira eta hor­txe daude ate joka: mar­txoa­ren 23an eta 30ean eginen dira. 

Hauteskunde sistema desberdi­na da He­goal­dean eta Ipa­rral­dean: alderdien era­gi­na tti­kia­goa da Ipar Euskal He­rrian, zerrenda­ irabaz­leak aulkien ge­hien­go osoa ziurtatua izaten du, hautetsi kopurua Hego Euskal Herrikoa baino haundiagoa da, Ipa­rral­dean ezin da ko­rreo bidez bozik eman baina ordezko baten bidez eman daiteke horre­tara­ko behar diren paperak beteta... Gainera, Ipa­rral­dean berean, aurtengo bozak desberdinak izanen dira, Fran­tziako Parlamen­tuak­ 2013ko maia­tzaren 17an onartutako legeak alda­ketak ekarri baititu.

1.000 ETA 3.000 BIZTANLE ARTEKO HERRIETAN ALDAKETAK

Aldaketa horiek tarte­ko, orain arte 3.500 biz­tan­le­tik goitiko herrietan erabiltzen zen sistema, orain­ mila biztanletik goiti­koetan eza­rri dute. Orain­­­dai­nokoan, 3.500 herritarretik goiti­ko he­rrie­­tan he­rriko kontsei­luan sar­tzeko zerrenda osatu behar izaten zen eta herri ttikiagoetan per­tsonen alde boz­katzen zen. Lege be­rria­rekin mila biztanletan utzi­ dute muga eta kopuru horretatik goiti ze­rren­­da­ren alde bozkatu beharko dute eta beheitikoetan per­tsonen alde. Gisa berean, herri ttiki horietan ezin izanen da bere burua hau­ta­gaitzat aurkeztu ez duen inoren alde bozkatu. Orain arte boz-emaileak bozetara aurkezten ez ziren izen batzuk ere proposatzen ahal zituen, baina lege berriarekin ez. Aldaketa nabarituko duten Ipar Eus­kal Herriko 25 herrien­ artean, baka­rra da eskual­dekoa, Sara. 2.564 biz­tan­lerekin, boz hauetan zerren­daren al­de­ bozkatu be­harko dute sarata­rrek eta ez per­tso­nen alde. Senperen (5.865 biz­tanle) eta Azkainen (3.884 biztanle) lehen ere zerren­dak bozkatu izan dituzte.

Berdintasunerako bidean bertze aldaketa bat ere ekarri du legeak. Mila­ biztanletik goitiko he­rrie­tan zerrenda pareki­deak osatu beharko baiti­ra. Hau da, zerrendako erdiak emaz­tekiak eta ber­tze erdiak gizonez­koak izan beharko dute, eta txandaka­tuz agertu beharko dute, lehenbizikoa emaztekia bada bigarrena gizonez­koa eta horre­la zerrenda osatu arte, eta alderan­tziz­.

BOZAK
Bozak martxoaren 23an eta 30ean eginen dira. Hautagaitzak martxoaren 6rako ­aurkeztu beharko dira eta kanpaina ofizialki bi egun beranduago hasiko da.
 
MILA BIZTANLETIK BEHEITIKO HERRIAK
• Boza pertsonei: banaka edo zerrendan aurkeztu diren hautagiei ematen ahal zaie boza.
• Boza hautagai izan direnei bakarrik: orain arte, bozetan aurkeztu ez zirenek ere boza jaso zezaketen, boz-emaileak izen berriak proposatzen ahal baitzituen. Orain hautagai­ aurkeztu direnei bakarrik ematen ahal zaie boza.
• Bozen erdia: lehen itzulian, hautetsi bihurtzeko hautagai bakoitzak bozen erdia baino gehiago behar du. Bigarren itzulian boz gehien lortu dituztenak bilakatuko dira hautetsi.
 
MILA BIZTANLETIK GOITIKO HERRIAK
• Boza zerrendei: boza zerrendei eman beharko­ zaie eta zerrenda horiek ezin izanen dira aldatu­. 
• Hiri elkargoko ordezkariak ere bozkatuko dituzte: boza ematerakoan­ paper berean herri­ko kontseilukoa eta herri edo hiri elkargoko zerrendak agertuko dira. Talde bakoi­tzak izen batzuk­ proposa­tu beharko ditu elkargora­ko, he­rriko kon­tsei­lu­ra­ko­­­ zerrendan hautagai direnak.
• Zerrenda parekideak: gizon bezainbertze emazteki egon beharko dute zerrendetan eta txandakatuz. 
 
HIRI ELKARGOKO ORDEZKARIAK ERE BAI
Hirugarren aldaketa nagusia herri eta hiri el­kargoeta­ko kontseilariak ere boz­katu beharko direla da. Orain arte, herri­ko­ kon­tseiluan erabaki­tzen zuten elkargotara zein­ ordezkari joanen zen, baina aurten bozen bitartez izanen dira hautatuak. Mila he­rri­ta­rrez beheitikoetan herri­ko kontseiluko berdinak izanen dira elkargoko ordez­kari. Auzapeza zuzenean izanen da ordez­kari eta lehen axuantak eta gainerako hautetsiak boz kopuruaren arabera.
 
Milatik goitiko herrie­tan, bi zerrenda izanen di­ra boz paper berean, herriko kon­tsei­lukoa eta herri edo hiri elkar­go­­­koa. Zerrenda bakoi­tzak izen batzuk­ proposa­tu beharko ditu elkargora­ko, herriko kon­tsei­lu­ra­ko­­­ zerrendan hautagai direnak. Ordezkariak proportzionalki banatuko dira. Hala, aulkien erdia irabazleek eskuratuko dute eta gainerako erdia bozen arabera banatuko da. Sa­­ran kasu, he­rriak­ hiru or­dez­­kari izanen ditu elkargoan, eta zerrenda bakoitzak lau izen propo­satu beharko ditu. Elkargoan Sarak izanen dituen bi lehenda­bi­ziko ordezkariak ze­rren­da­ irabazlekoak izanen dira, eta boz kopuruaren arabera, hiruga­rrena ze­rrenda irabazlekoa edo oposiziokoa izanen da. 
 
IRABAZLEAREN NAGUSITASUNA
Mila biztanletik beheitiko herrietan, lehen itzu­lia pasatzeko bozen erdia baino gehiago behar da, eta boz kopuru  hori­ lortu dutenak hautetsi bilakatzen dira zuzenean. Lehen itzulian hautetsi izendatzeko behar diren boz kopururik ez bada, hau­tagaiek bigarren itzu­li­ra­ aurkeztu behar dute. Biga­rren itzu­lian, boz gehien lortu­ dutenak izanen dira hautetsi eta horien artean bozkatuko dute auzapeza nor izanen den.
 
Milatik goitikoetan, irabazten duen zerrendak aise gobernatzen du. Ze­rrenda batek lehen itzu­lian gehien­go absolutua lor­tzen badu, aulkien erdia lortuko du eta bertze erdia bozen %5 baino gehiago lortu duten guztien­ artean banatuko da, lehen indarra barne. Ge­hien­­go absolu­turik ez bada, bozen %10 lortu dutenak pasa­ko dira biga­rren itzu­li­ra. %5 baino gehiago eskuratu dutenek ere bertze zerrendaren bate­kin bat egin eta biga­rren itzulira pasa­tzeko aukera izanen dute. Kasu honetan ere, boz gehien­ bildu dituenak aulkien erdia lortuko­ du eta bertze erdia %5 baino gehiago lortu duten guztien ar­tean­ banatuko da, indar irabazlea barne. 
 
KONTSEILARI KOPURUA
Biztanleriaren arabera, Herriko Kontseilua osatuko duten ordezkari kopurua desberdina da. Saran 23 hautetsi hautatuko dituzte, Azkainen 27 eta Senperen 29. 
 
HEGO LAPURDIKO HIRIGUNEA
HIRI ELKARGOKO KONTSEILARIAK ERE MARTXOKO BOZETAN BOZKATUKO DITUZTE
Azkaine, Sara eta Senpere Hego Lapurdiko Hirigunean sartuak daude, ber­tze bederatzi herrirekin batera: Ahetze, Ainhoa, Arbona, Biriartu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruña. Herri hauek 2001ean Hego Lapurdiko­ Lurralde Antolaketa Eskemaren (LAE) baitan hasi ziren elkarlanean, eta 2005ean Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoa sortu zuten. Zazpi urtez herri­ elkargoaren­ baitan lan egin ondotik, 2012ko abenduan herri elkargotik hirigunera pa­satu ziren. Horretarako baldintzak 50.000 biztanle baino gehiago izatea eta tar­tean 15.000 biztanle baino gehiagoko hiri bat izatea ziren, kasu honetan Hendaia. 
 
Hirigunea osatu dutenetik Frantziako Gobernutik diru laguntza gehiago hartzen dute, baina eskumen berriak ere hartu dituzte herriek beraien gain.­ Lurralde­ antolaketa eta garapen ekonomikoaz gain, etxebizitza politikaz, bideen eraikitze­, antolatze eta mantentzeaz, uraren eta saneamenduaren kudeaketaz, ingurume­naz, euskaraz, kultura, kirola, ama eskolako eta lehen mailako ekipamenduez eta mugazgaindiko kooperazioaz arduratzen da, bertzeak bertze, hirigunea.
 
37 kontseilarik osatzen duten Elkargoko Kontseiluak kudeatzen du hiri elkargoa­. Hamahiru batzordetan antolatuta egiten dute lan, eta zuzendaritza edo bulego bat ere badute, lehendakariaz eta hamalu kidez osatua­. Elkargoko lehendakaria Michel Hiriart Biriartuko auzapeza da eta Sara, Senpere eta Azkaineko auzapezak bulegoko kide dira­.
 
Martxoko bozetan herri eta hiri elkargoetako kontseilariak ere bozkatuko dituzte Azkaine, Sara eta Senpereko herritarrek. 
 
AGINTALDIAREN BALORAZIOA
Battitt LABORDE |  SARAKO AUZAPEZA
«Sistemak auzapez bat izatera derrigortzen du, baina ­auzapezak talde on bat ez badu ez du fitsik egiten»
 
2008ko bozetara aurkeztu ondotik, auzapez aukeratua izan zen Battitt Laborde 50 urteko­ saratarra. Lehendik ere bazuen­ he­rriko kon­tseiluko lanaren berri, 1995etik 2001era hautetsi izana baitzen. Duela sei urte «herriak­ alternatiba bat behar zuelako» aurkeztu zen Geroko Sara taldearekin. Ez omen zuen auza­pez izatea helburu, baina lehen itzulian biga­rren bozkatuena izan zen eta hautetsien artean bera hautatu zuten lehen aldikoz auzapez izateko. Sei urte haue­tan­ ez da auzapezaren­ lanera bakarrik dedi­ka­tu,  lanbidez iturgina da eta iturgintzako bere­ enpresan ez ezik, etxal­dean ere aritu da. Hala ere, onartu­ digu­nez, «iturgintzan orain­ baino gehia­go­ aritua naiz. Auzapezaren ardurak denbora­ har­­tzen du eta hirigunean garenetik gehiago». Bere hitzetan, «lehen herriarentzat zuzenean ziren laguntzak, orain­ beti hirigunetik pasatu behar dute eta gu bezalako herri ttikiek hobe dugu hirigunera maiz joan». Berari ez ezik, axua­n­tei ere denbo­ra­ ken­­­tzen diela kontatu digu.
 
Lantaldearen ga­rrantzia ere az­­pimarratu du: «taldea baitaezpakoa da. Siste­mak auzapez bat izatera derrigor­tzen du, baina auza­pezak­ inguruan talde on bat ez badu ez du fitsik­ egiten». Elkarlana ere azpima­rra­­tu du Labordek: «auzo he­rrie­­kin lanean aritu­ gara eta elka­rrekin proiek­tuak aitzinera atera­tzea aberasgarria da». Horrekin batera, erran digunez, «eginahalak egin ditugu­ he­rria ai­tzinera eta ahal bezain gorat eramateko. He­rria maite dugu eta talde osoa herriaren al­de aritu gara»­.
 
Agintaldi­ko proiektu nagusiak­ zahar etxe­ berria eta zaharrarekin­ egindako lanak izan dira: «zahar etxe berria egin genuen, eta zahar­ etxe zaharra erosi eta lehen zatia anto­latu dugu, medikuak emateko, bortz bizitza adine­koendako, gela batzuk elkarteen­tzat eta komertzioen­tzat...». Gainera, hilabete honen hondarrean dute inauguratzekoa. «Gure aitzinetik herriko kontsei­luan zirenek hasitako lanak bururatu­ ditugu. Herria­rentzat beharrez­koak­ zirenak bururatu ditugu», azaldu digu. Eginda­koa­rekin­ kontent­ gelditu da saratarra, eta «gozatu» duela ere aitortu digu. Are gehiago, «niretzat eta taldea­rentzat esperientzia zora­garria izan dela» dio. Horregatik martxoaren 23an eta 30ean iraganen diren boze­tara­ be­rriz aurkez­tuko dira Laborde eta bere taldea.
 
BALORAZIOA
«Eginahalak egin ­ditugu herria aitzinera eta ahal bezain ­ gorat eramateko»

PROIEKTU NAGUSIAK
«Zahar etxe berria egin genuen eta ­zaha­rra erosi eta lehen za­tia hainbat gauzetarako ­antolatu dugu»

ESKUARA
«Sara herri eskualduna da, baina Ipar Es­kual Herrian lan haundia egin behar da es­kuara salbatzeko»

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun