Master txapelketako finala galdu arren, Oriamendi 2010 enpresak urtarrileko erremontelari onena izendatu du Julen San Miguel doneztebarra. Bera izan da lehenbizikoa A multzoko rankingean, 37,43 punturekin. Urrizak 35 puntu eta Utergak 34,5 puntu eskuratu ditu.
San Miguelek kasik bere partida guziak irabazi ditu eta sasoi onean dagoela erakutsi du.
B multzoan, berriz, 40na punturekin berdinduak gelditu dira Larrañaga eta Patxi Olazar doneztebarra. Beraz, biak partida guziak irabazi dituzte, baina gipuzkoarrak partida bat gehiago jokatu duenez, sei, beretzat izan da rankingeko lehen postua. Patxi Olazarrek jokatu dituen bortz partidak irabazi ditu eta bertze edozein hilabetetan sailkapen buru izanen litzateke, baina urtarril honetakoan bigarrena da. Hirugarren postuan Otaegi sailkatu da, 37,67 punturekin.