Komertziante elkarteek zozketatutako autoa Aurtizko Sagrario Mindegia aurtiztarrarentzat izanen da

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 6a

Bera da Doneztebeko Lacar Etxean erositako 5.885 zenbakidun txartelaren jabea

Oraindik sakelean, boltsetan eta kajoietan bila ari baldin bazarete, aski duzue. Baztango Bertan, Berako Larun Haizpe, Doneztebeko Doneztebarrak eta Lesakako Zerbitzuek elkarteak, Doneztebeko Talleres Santestebanen laguntzaz zozketatutako Dacia Sandero autoak badu jabea: Aurtizko Sagrario Mindegia.

Oraindik sakelean, boltsetan eta kajoietan bila ari baldin bazarete, aski duzue. Baztango 

Bertan, Berako Larun Haizpe, Doneztebeko Doneztebarrak eta Lesakako Zerbitzuek elkarteak, Doneztebeko Talleres Santestebanen laguntzaz zozketatutako Dacia Sandero autoak badu jabea: Aurtizko Sagrario Mindegia.

Sagrario Mindegiak Doneztebeko Lacar Etxean erosi zuen 5.885 zenbakia duen txartela eta beraz, beretzat izanen da autoa. Argazkian, Ibai Berregi, Sagrarioren semea ageri da, boleto irabazlearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun