42 kirolari bildu ditu Doneztebeko Errekak sortutako triatloi taldeak

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 6a, 08:41

Errekako triatloi taldea bere ekipazioarekin aurkeztu zen igandean. Erreka Elkartea

Igandean egin zuten aurkezpena Kasino elkartean

Igande honetan aurkeztu dute Kasino elkartean Doneztebeko Erreka elkartearen triatloi sekzio berria. Gorka Bidegain taldekideak aipatu digunez, «duela urte pare bat, triatloia kanpoan egiten genuen doneztebar batzuei, Errekan triatloiko sekzio bat egiteko gogoa piztu zitzaigun, hala, joan den urtean hasi ginen hori gauzatzeko lehendabizko bilerak egiten. Eta erran beharra da, inoiz espero ez genuen erantzuna izan dugula, 42 kirolariko taldea osatu baitugu».

Igande honetan aurkeztu dute Kasino elkartean Doneztebeko Erreka elkartearen triatloi sekzio berria. Gorka Bidegain taldekideak aipatu digunez, «duela urte pare bat, triatloia kanpoan egiten genuen doneztebar batzuei, Errekan triatloiko sekzio bat egiteko gogoa piztu zitzaigun, hala, joan den urtean hasi ginen hori gauzatzeko lehendabizko bilerak egiten. Eta erran beharra da, inoiz espero ez genuen erantzuna izan dugula, 42 kirolariko taldea osatu baitugu».

24 kirolari federatu eta bertze 18 ez federatu izanen dira oraingoz taldean, «baina noski, ateak denendako zabalik» daudela aipatu digu Bidegainek. Taldekideak Sunbilla, Elizondo, Arizkun, Lekaroz, Mugairi, Iruñea, Elgorriaga, Doneztebekoak eta inguruko bertze herrietakoak dira. Hiru emakume ere badituzte taldean. Kirolari horien artean, gisa guzietakoak dituzte, lehenagotik triatloian ibilitakoak, atletismotik datozenak, bizikletatik, mendi bizikletatik...

Orokorrean taldearen helburuak Euskadiko eta Nafarroako probetan parte hartzea izanen da, duatloi eta triatloietan... «Talde berria denez, hori izanen da helburua, parte har­tze horiekin taldea beste urteetarako sendotzea» dio Bidegainek.

Kirolari bakoitzak bere helburu partikularrak ere baditu, «hala batzuk duatloietan parte hartzea dute helburu, bertze batzuk triatloi olinpikoetan, eta bakarren batek, iron man batean…». Horiei guztiei eta ondotik etorri nahi dutenei babesa emanen die Errekako Triatloi sekzioak.

Norbaitek oraindik Errekaren triatloi taldean parte hartu nahi balu, errekatriatlon@gmail.com helbidera mezua igor dezala, eta han erakutsiko diote zer egin behar duen.

 

Taldekideak (Federatuak eta federatu gabeak)

Gorka Bidegain - Doneztebe BAI

Xabi Bañares - Doneztebe BAI

Ugaitz Garde - Gartzain BAI

Alfredo Telletxea - Doneztebe BAI

Patxi Urtxegi - Narbarte EZ

Mikel Bertiz - Doneztebe BAI

Iñigo Mangado - Doneztebe BAI

Josu Juanena - Doneztebe EZ

Txibi Uterga - Doneztebe EZ

Jokin Apezetxea - Doneztebe BAI

Andoni Blas - Doneztebe EZ

Maialen Zamorano - Doneztebe BAI

Fermintxo Oteiza - Narbarte EZ

Mikel Telletxea - Doneztebe BAI

Txemo Garziarena - Elgorriaga EZ

Miren Mangado - Doneztebe BAI

Inigo Arregi - Doneztebe BAI

Santi San Miguel - Doneztebe BAI

Alberto Barberena - Lekaroz BAI

Inigo Etxeberria - Elgorriaga EZ

Ibai Ordax - Doneztebe EZ

Inigo Ostiz - Doneztebe EZ

Julen Lizartza - Arizkun BAI

Iker Mariezkurrena - Sunbilla EZ

Jon Maritxalar - Sunbilla BAI

Unai Plaza - Lekaroz BAI

Javier Magaña - Burlada BAI

Liborio Ariztia - Doneztebe EZ

Aritz Baleztena - Doneztebe BAI

Jon Oskaritz - Arizkun BAI

Igor Agesta - Sunbilla EZ

Iñaki Telletxea - Elizondo BAI

Samuel Merayo - Elizondo BAI

Iñigo Lasaga - Doneztebe EZ

Izaskun Etxeberria  - Oiartzun EZ

Martintxo Otxandorena - Elgorriaga EZ

Bixente Ibarra - Sunbilla EZ

Endika Eugi - Elizondo BAI

Imanol Otero - Elizondo EZ

Rafa Maritxalar Mugairi BAI

Javier Candal Bilbo BAI

Sergio Morate - Bera EZ

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun