Bart arratseko haize zakarrak hainbat kalte eragin ditu eskualdean. Honela, N-121-A errepidea itxi behar izan zuten Narbarte inguruan, 45. Kilometroan, haizearen eraginez argindar kableak erori zirelako. Foruzaingoak Doneztebeko bidegurutzean NA-1210 errepidetik desbideratu zuen trafikoa. Errepide berean, auto batek adar bat kolpatu zuen, baina ez zen zauriturik izan eta Sunbilla inguruan, 58. Kilometroan, zuhaitz erori batek karril bat itxiarazi zuen. Orain, irekiak daude errepide guziak.
Bertze errepidetan ere erori ziren zuhaitzak, hala nola NA-1210ean eta Almandoz eta Irurita lotzen dituen NA-2540 errepidean, baita Arantzarako errepidean, Erratzu eta Izpegi arteko errepidean eta Bera eta Ibardin artekoan.
Gorramendiko estazioan, haizeak orduko 141 kilometroko abiadura hartu zuen arratsaldeko 7:30 aldera, baina orokorrean, arratsalde eta gau parte osoan, orduko ehun kilometroak gainditu ditu.
Leku babestuagoan ere, Berako Larretagainako estazio metereologikoan, haizeak orduko 97 kilometroko abiadura hartu zuen arratseko 9ak aldera.