98 lagun gehiago gelditu dira eskualdean lanik gabe ilbeltzean

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 5a

Nafarroa osoko enplegu bulegoen artean Doneztebekoa izan da langabezia gehien igo dena, %7

2013. urte bukaeran 1.397 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, baina urte hasieretako joera kaxkarrari eutsiz, ilbeltzean 98 lagun gehiago gelditu dira lanik gabe eta 1.495 langabetu zeuden ilbeltz hondarrean. Nafarroa osoan %3,25 goiti egin du langabeziak baina datu kaxkarrenak eskualdeak eman ditu, banaz bertzeko hori bikoiztu egin baitu (%7,02 langabetu gehiago).

Urtarrilean 475 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 68 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 661 lagun daude langabezian, abenduan baino 19 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 675 langabetu daude, abenduan baino 60 gehiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 19 lagun gehiago daude langabezian, 103 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean abenduko langabetu kopuru bera dago, 56 emakume.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta gainera urtarrilean gehien igo dena izan da, 926tik 993ra langabetura pasatuz, 67 gehiago. Industria arloan ere 19 langabetu gehiago daude, 252 denera. Eraikuntzan ere 11 langabetu gehiago daude, 162. Nekazaritzan bi lagun guttiago daude langabezian, 26 lagun, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 62 lagun daude langabezian, abenduan baino 3 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun