Astelehen honetan, otsailak 10, etxeko eta auzoko konpostaren inguruko kanpaina berria hasiko da Baztan-Bidasoaldean. Kanpaina honetan materia organikoaren birziklapenean urrats bat aitzinera eman nahi da eta zonaldeko herri guztietan bilerak eginen dira.
Kanpainaren ezaugarriak direla eta, bi fasetan egitea erabaki da: lehenbizikoa astelehenean hasiko da eta zonaldeko herrien erdia hartuko ditu; eta bigarrena martxo bukaeran hasiko da eta gelditzen diren herrietan eginen da.
Gainera, herri bakoitzean bi bilera mota eginen dira. Lehenbizikoan zonaldeko hondakinen kudeaketa orokorraren inguruan eta zehazki materia organikoaren inguruan arituko dira, eta bigarrenean, aldiz, konpostajea zer den, zer botatzen ahal den eta zer ez, nola egiten den, etabar, azalduko da.
Baratza edo belar zati bat dutenek eta kanpainan izena ematen duten bizilagunek konpostajea egiteko behar den guztia doan hartu ahal izanen dute: konpostagailua, aireagailua eta konpost gida, konpostajearen inguruko ikastaroaren ondotik banatuko direnak. Gainera, konpostajearen prozesuaren zehar teknikoen bixita hartu ahal izanen dute eta laguntza eskatu ahal izanen dute dituzten zalantzak edo galderak argitzeko.
Konpostagailua paratzeko tokirik ez duten bizilagunek baina beraien hondakin organikoak konpostatu nahi dituztenek, auzoko konposta egiteko aukera izanen dute.
Gainera, partehartzaileek Baztango Udalera (948 580 006) edo Malerreka (948 451 746) edo Bortzirietako Mankomunitateetara (948 635 254) deitu ahal izanen dute galderak egiteko, laguntza teknikoa jasotzeko eta, laburtuta, denbora guztian konpostajeari gurekin batera aurre egiteko. Erakunde hauetako web guneetara ere jo dezakete kanpainaren materialak edo ohiko arazo eta soluzioak ikusteko. Web guneak honako hauek dira: www.baztangoudala.eu, www.malerrekakomankomunitatea.com eta www.bortziriakzabor.com
Zaborrontzien azterketa
Kanpainarekin hasi baino lehen, azken aste hauetan hainbat herrietako zaborrontziak aukeratu dira horietan hondakin mota bakoitzetik zenbat joaten den aztertzeko, dagokion edukiontzian bota beharrean. Horregatik, zaborrontziak irauli egin ziren eta bertan zeuden paper-kartoia, ontziak, beira, materia organikoa eta ezin diren birziklatu hondakinak bereizi ziren. Horrekin, birziklagarriak diren baina zaborrontzietara botatzen direnez birziklatzen ez diren hondakinen kopurua aztertu nahi izan dute. Bildutako emaitzak lehen aipatutako bileretan aipatuko dira. Gainera, kanpaina bukatzerakoan gauza bera eginen dute horren intzidentzia aztertzeko.
Lehenbiziko bilerak non eta noiz
Otsailak 10, astelehena
10:00etan Igantzi (Berrizaun eta Irisarri auzokoak)
11:00etan Lesaka (Frain eta Izotzaldea auzoak)
12:00etan Lesaka
17:00etan Lesaka
18:00etan Lesaka
19:00etan Igantzi
Otsailak 11, asteartea
10:00etan Arantza (Aientsa eta Azkilarrea auzokoak)
12:00etan Lesaka (Auzoberri, Zala, Biurrana eta Endara auzoak)
17:00etan Lesaka
18:00etan Igantzi
19:00etan Arantza
Otsailak 12, asteazkena
10:00etan Lesaka
11:00etan Lesaka (Nabaz, Katazpegi eta Otsango auzoak)
12:00etan Arantza (Bordalarrea, Eguzkialdea)
17:00etan Arantza
18:00etan Lesaka
19:00etan Lesaka
Otsailak 13, ortzeguna
11:00etan Doneztebe
12:00etan Zubieta
17:00etan Doneztebe
18:00etan Doneztebe
19:00etan Ituren
20:00etan Ituren
Otsailak 14, ortzirala
12:00etan Ituren
17:00etan Zubieta
18:00etan Elgorriaga
19:00etan Doneztebe
20:00etan Doneztebe
Otsailak 17, astelehena
11:00etan Arizkun
12:00etan Erratzu
18:30ean Arizkun
19:30ean Erratzu
Otsailak 18, asteartea
11:00etan Amaiur
12:00etan Azpilkueta
18:30ean Amaiur
19:30ean Azpilkueta
Otsailak 19, asteazkena
11:00etan Almandoz
19:00etan Almandoz
Otsailak 20, ortzeguna
11:00etan Ziga
12:00etan Berroeta
18:30ean Ziga
19:30ean Berroeta.
Bertze bilerarik behar izanez gero, erabiliko litzateke.