Malerrekako pilota txapelketako elite eta bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 5ean

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 4a

Kategoria ttikietako jardunaldia jokatu zen igandean

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako elite eta bigarren mailako seniorren kategorietako finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 5ean, asteazken arratsaldeko 6:30etik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan.

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako elite eta bigarren mailako seniorren kategorietako finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 5ean, asteazken arratsaldeko 6:30etik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan.

Lehenik, bigarren mailako seniorren txanda izanen da. Andoaingo Escudero I eta Elustondo, Errekako Jaunarena eta Anduezaren kontra ariko dira finalerako lehen txartelaren bila eta ondotik, Aurrera Saiazeko Urbieta I eta Labaka, Oiarpeko Hernandez eta Imazen kontra.

Elite kategorian, Errekako Bendoiro eta Lasa, Buruzgaingo Esain eta Huarteko Tabar-en kontra ariko dira lehenik, eta Irurtzungo Ongay eta Altsasuko Peñas, Oberenako Diaz eta Iturriagaren kontra.

 

Jubenil eta infantiletako finalistak erabakiak

Igandean, jubenil eta infantil mailako finalerdiak jokatu ziren Donezteben. Jubenil mailan, Tartaloetxeko Matxin eta Arangurenek 18 eta 12 irabazi zieten Markinako Arrizabalaga eta Etxebarriari eta Markinako Zubikarai eta Urizarrek 18 eta 10 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Urdapilleta eta Aburuzari.

Ondotik, infantil mailan, Añorgako Orbegozo eta Olidenek 18 eta 9 irabazi zieten Ilunpeko Egiguren eta Iriarteri eta Zazpiturriko Osa eta Zubeldiak 18 eta 15 irabazi zieten Usurbilgo Galarraga eta Aranguren-i.

Bertze kategoria ttikietan ere jardunaldia jokatu zen igande goizean.

 

Benjaminak

Eratsunen Arzallus eta Arrizabalaga (Ilunpe), 18 – Iriarte eta Mikelarena (Erreka), 9

Leunda eta Izagirre (Urretxu), 7 – Arrillaga eta Beloki (Andoain), 18

Iribarria eta Zubizarreta (Lazkao), 18 – Maiza eta Rodriguez (Paz Ziganda), 2

Mitxeo eta Ilarregi (Erreka), 6 – Ruiz eta Sasiain (Zestoa), 18

 

Alebinak Iruritan

Igoa eta Etxague (Ardoi), 18 – Sesé eta Telletxea (Gure Txokoa), 7

Irurita eta Azpiroz (Paz Ziganda), 14 – Izagirre eta Garcia (Urretxu), 18

Muñoa eta Gorostidi (Ziotza), 4– Egiguren eta Alberdi (Ilunpe), 18

Albeniz eta Unanue (Añorga), 18 – Peso eta Fernandez (Titin III), 15

 

Kadeteak Sunbillan

Garcia eta Cordon (Oberena), 18 – Matxain eta Usandizaga (Andoain), 10

Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe), 18 – Aristi eta Zenekorta (Gure Txeru), 8

Salaberria eta Mariezkurrena (Erreka), 18 – Estrada eta Eizagirre (Leaibarramotro), 8

Oiarbide eta Aizpuru (Andoain), 0 – Bikuña eta Alberdi (Antiguo), 18

Marcos (Titin III) eta Murua (Lazkao), 18 – Bengoetxea eta Olmos (Pilotajauku), 0

Canabal (Biltoki) eta Maritorena (Gure Txokoa), 0 – Exposito (Añorga) eta Oñaederra (Azkoitia), 18

Zubizarreta eta Alberdi (Lazkao), 18 – Miranda eta Odriozola (Zestoa), 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun