Transbidasoa-Euromaster master mailako txirrindularitza taldea aurkeztu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 4a, 08:22

Transbidasoa txirrindulari taldeak gogotsu ekinen dio denboraldi berriari. Utzitako argazkia

Hirugarren denboraldia osatzeko iazko talde beretsua izanen du

Joan den larunbatean, otsailaren 1ean, master mailako Transbidasoa-Euromaster txirrindularitza taldearen aurkezpen ekitaldia egin zen Igantzin. Hau taldearen hirugarren denboraldia izanen da, 2012an sortu ondotik. Joan den urteko txirrindulari berak izanen dira taldean: Igantziko Xabi Aranguren eta Mikel Arburua, Iruritako Iñaki Villoria, Urduñako Txutxin Fernandez, Funesko Riki Martinez, Lesakako Luziano Mitxelena eta Joxe Angel Mitxelena, Elizondoko Ion Zeberio eta Beteluko Jabi Urtiaga eta Ibon Urtiaga anaiak.

Bi urte hauetan master60 mailako Espainiako txapelketa, Euskal Herriko eta Nafarroako txapel aunitz, hiru laisterketa garaipen, hogei podium baino gehiago, mailakako ehun garaipen baino gehiago, mailakako podium aunitz, mendiko sailkapenean edota tarteko helmugetan garaipen ugari eta taldekako garaipen batzuk ere irabazi dituzte.

Hala ere emaitzen gainetik bizikletaren inguruan bizitako esperientziak eta bizipenak izan dira garrantzitsuenak. Guzti hori bizi ahal izateko babesle eta laguntzaileen parte artesa ezinbestekoa izan da.

Aurkezpen ekitaldian Inurrieta Bodegen komertziala den Felipe Lizardi izan zen bere artean, proiektu honi babesa eta laguntza aunitz eskaini diona hasiera hasieratik. Taldearen babesle diren bi enpresen ordezkariak ere han ziren, Transbidasoako Javier Garcia presidente aeta Euromaster enpresako gerentea den Agustin Mendez. Pertsona eta enpresa hauen laguntza ezinbertzekoa da proiektua aitzinera atera ahal izateko eta horregatik esker oneko hitzak bertzerik ez dute taldeko partaideek eta arduradunek.

Aurkezpen ekitaldia Igantziko Biltokin burutu zen eta ezinbertzekoa izan zen bertako bazkideek egindako lana, Arburua familia buru. Oskar Txoperena argazkilariak ere bere argazki makinarekin polit bihurtu zituen taldeko txirrindulariak.

2014 urteari begira urteroko helburu berak izanen ditu taldeak, froga bakoitzean mailarik onena ematea eta podiumera igotzen saiatzea; geroz eta zailagoa da podiuma zapaltzea, baina horrek ez ditu beldurtuko Transbidasoa-Euromaster taldeko txirrindulariak. Garaipenak lanaren fruitu izanen dira eta iritsiko dira iritsi behar badute behintzat, bestela lasterketatan gozatu eta istripurik ez izatea garrantzitsuena izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!