Asteburu honetan ospatuko dituzte ihauteriak Donamarian

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 6a

Gazteak giro ederrean ibiliko dira aurten ere puxka biltzen. Utzitako argazkia

Ortziraleko bazkariarekin hasi eta igande arratsaldeko txokolatadarekin akituko dira

Otsailaren 7, 8 eta 9an, izango dira aurtengoan ihauteriak Donamarian. Ortziraletik iganderako otorduez gain, puxka biltzea, musika eta larunbat arratsean gaupasa antolatu dituzte.

Otsailaren 7, 8 eta 9an, izango dira aurtengoan ihauteriak Donamarian. Ortziraletik iganderako otorduez gain, puxka biltzea, musika eta larunbat arratsean gaupasa antolatu dituzte.

Ostiral eguerdian Herriko Ostatuan baz­ka­ria izanen da, eta bazkal ondotik, Aurtizko Oihana Mindegia eta Oihana Elizalderen laguntzaz, trikitixa eta panderetarekin, auzo batzuetan barrena ibiliko dira gazteak. Ondotik, Herriko Ostatuan afalduko dute.

Larunbat goizean goizetik hasita, gosari eder baten laguntzaz segituko dute ihauteriek. Itsaso eta Irune trikitilari eta panderojoleak lagun, au­zoz auzoko bideari ekinen diote. Bazkal ondotik, berriz ere etxez etxe ibiliko dira eta gauean afari ederra izanen da herriko ostatuan. Ondoren, gaupasa izanen da Modesto akordeolariarekin.

Igandean, ihauteriak ongi bukatzeko, herriko ostatuan bazkaria izanen da eta arratsaldean txokolatada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun