Hiruak bat landetxe elkarteak bilera informatiboa eginen du otsailaren 4an

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 3a

Elkartekide ez diren landetxeetako jabeei luzatu diete gonbitea

Elkartekide ez diren landetxeetako jabeei luzatu nahi diete gonbitea. Bertiz Partzuergoko bulegoetan, 16:00etan bilduko dira eta bertan elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan informatu eta zonaldean elkarrekin lan egiteak dituen abantailen berri emanen diete interesatuta daudei. Elkarteko filosofiarekin bat egiten dutenak elkartekide bihurtzea da bileraren helburua.

Hiruak Bat elkarteak, bilera informatiboa eginen du otsailaren 4an, asteartean. Bertiz Partzuergoko bulegoetan, 16:00etan bilduko dira eta bertan elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan informatu eta zonaldean elkarrekin lan egiteak dituen abantailen berri emanen diete interesatuta daudei. Elkartekide ez diren Baztan-Bidasoako landetxeetako jabei luzatu diete bereziki gonbita, elkarteko filosofiarekin bat egiten dutenak elkartekide bihurtzea baita bileraren helburua. Parte hartzeko 948 592323 telefonora deitu edo info@baztan-bidasoa.com helbidera idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun