5.885 zenbakiari egokitu zaio eskualdeko komertzianteek zozketatutako kotxea

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 31

Mamen Goñi (Baztan), Roas Lasaga (Lesaka), Natalia Rekarte (Doneztebe), Fran Agara (Bera) komertziante elkarteetako ordezkariak, zenbaki saridunarekin. Aitor Arotzena

Boletoa Donezteben saldua da eta jabeak otsailaren 28ra arteko epea izanen du eskuratzeko

Kotxe bat zozketatu dute Bertan, Larun Haizpe, Doneztebarrak eta Lesakako Zerbitzuen elkarteek, Doneztebeko Talleres Santestebanen laguntzarekin, Denok bat elkarlanean lelopean. Dacia Sandero autoa, zehazki errateko. Urtarrilaren 31n, ortziral arratsaldeko 2etan egin dute zozketa Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen eraikinean eta 5.885 zenbakia suertatu da irabazle.

Kotxe bat zozketatu dute Bertan, Larun Haizpe, Doneztebarrak eta Lesakako Zerbitzuen elkarteek, Doneztebeko Talleres Santestebanen laguntzarekin, Denok bat elkarlanean lelopean. Dacia Sandero autoa, zehazki errateko. Urtarrilaren 31n, ortziral arratsaldeko 2etan egin dute zozketa Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen eraikinean eta 5.885 zenbakia suertatu da irabazle. Guztira 12.000 boleto paratu dituzte salgai hiru eurotan elkarte hauetako bazkide diren saltoki eta zerbitzuetan. Erdia baino gehiago saldu direla jakinarazi dute komertzianteek eta saldutakoen artean zegoen Patti Ghibanu, 11 urteko Doneztebeko neskak atera duena. Hain zuzen, Donezteben saldu omen da zenbaki hori duen boletoa. Zenbaki sarituaren jabeak otsailaren 28ra arteko epea izanen du agertzeko, eta behin epe hori pasatuta sariturik agertuko ez balitz berriz eginen dute zozketa, martxoaren 7an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun