Asteburu honetan abiatuko da Bardoak 2014 Nafarroako taldekako bertso ekimena. Guzira 16 taldek hartuko dute parte eta 60 bertsolari aterako dira plazara, inoizko kopururik handiena. Laguntzaileekin batera, 110 partehartzaile izanen dira. Saio kopurua ere ez da nolanahikoa, bi hilabetetan 23 saio izanen baititu taldekako txapelketak.
Lehen fasea otsailaren 7tik otsailaren 23ra jokatuko da, 16 saiorekin. Hamasei taldeak bortz ligaxkatan banatuta egonen dira eta ligaxka bakoitzeko talde bana pasako da bigarren fasera. Martxoan eginen den bigarren fase honetan sei saio eginen dira eta honetatik, Lesakan apirilaren 12an jokatuko den finalerako hiru talde sailkatuko dira. Arratsaldeko saioa izango bada ere, egun osoko besta eguna bihurtuko da. Azken urteotan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala bertsolaritzaren eta euskal kulturaren ezinbesteko hitzordu bilakatu da, eta Bardoak 2014ko final honek ere lehiaz harago dagoen bertsolaritzaren festa handia izaten segitu nahi du. Lehen saioak
Otsailak 7, ostirala
• Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean, bertso-saioa
Zortziko haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez) – Xirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Xabier Zarraluki, Mikel Xabier Juaniz, Migel Anjel Ortiz de Guzman)
• Zubietako estalpean, 20:00etan, bertso-merendua
Etxeko kontuk (Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien) – Mirristi Drimtim (Xabier Terreros, Unai Uberetagoena, Asier Saragueta)
• Erratzuko Zubipunta ostatuan, 21:00etan, bertso-merendua
Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera (Kotte Plaza, Jon Barberena, Oier Amiano, Xabier Maia)– Barardoak (Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles, Manex Mailharin)
• Arbizuko Argibide elkartean, 22:00etan, bertso-saioa
Bizkorratxiko (Joxema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre, Aitor Zubiria) – Harrapazank (Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, Joanes Illarregi)
Otsailak 8, larunbata
• Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 19:00etan, bertso-merendua
Bertze maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oscar Sanz de Acedo) – Paalletan Mocedades (Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda, Luis Mari Larreta)
• Txantreako Auzotegi Kultur Etxean, 19:00etan, bertso-merendua
12 obario eta 11 pedrada (Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo) – Mailopetarrak (Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Aitor Irastortza)