Malerrekako eskuz binakako txapelketako jubenil eta infantil mailako finalerdiak jokatuko dira igandean Donezteben

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 31

Bertze kategoria ttikietako jardunaldia ere jokatuko da

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako lehen finalistak erabakiko dira otsailaren 2an Doneztebeko pilotalekuan. Igande goizeko 9etatik aitzinera jubenil eta infantil mailako finalerdiak jokatuko dira.

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako lehen finalistak erabakiko dira otsailaren 2an Doneztebeko pilotalekuan. Igande goizeko 9etatik aitzinera jubenil eta infantil mailako finalerdiak jokatuko dira.

Jubenil mailan, Tartaloetxeko Matxin eta Aranguren, Markinako Arrizabalaga eta Etxebarriaren kontra ariko dira eta Markinako Zubikarai eta Urizar, Aurrera Saiazeko Urdapilleta eta Aburuzaren kontra.

Ondotik, infantil mailan, Añorgako Orbegozo eta Oliden, Ilunpeko Egiguren eta Iriarteren kontra ariko dira eta Usurbilgo Galarraga eta Aranguren, Zazpiturriko Osa eta Zubeldiaren kontra.

 

Benjaminak Eratsunen

Eratsunen, benjamin mailako pilotariak ariko dira, igande goizeko 10:00etatik aitzinera.

Arzallus eta Arrizabalaga (Ilunpe) – Iriarte eta Mikelarena (Erreka)

Leunda eta Izagirre (Urretxu) – Arrillaga eta Beloki (Andoain)

Iribarria eta Zubizarreta (Lazkao) – Maiza eta Rodriguez (Paz Ziganda)

Mitxeo eta Ilarregi (Erreka) – Ruiz eta Sasiain (Zestoa)

 

Alebinak Iruritan

Iruritan, alebin mailako pilotariak ariko dira igande goizeko 10etatik aitzinera.

Igoa eta Etxague (Ardoi) – Sesé eta Telletxea (Gure Txokoa)

Irurita eta Azpiroz (Paz Ziganda) – Izagirre eta Garcia (Urretxu)

Muñoa eta Gorostidi (Ziotza) – Egiguren eta Alberdi (Ilunpe)

Albeniz eta Unanue (Añorga) – Peso eta Fernandez (Titin III)

 

Kadeteak Sunbillan

Sunbillan, kadete mailako pilotariak ariko dira, igande goizeko 9:30etik aitzinera.

Garcia eta Cordon (Oberena) – Matxain eta Usandizaga (Andoain)

Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe) – Aristi eta Zenekorta (Gure Txeru)

Salaberria eta Mariezkurrena (Erreka) – Estrada eta Eizagirre (Leaibarramotro)

Oiarbide eta Aizpuru (Andoain) – Bikuña eta Alberdi (Antiguo)

Marcos (Titin III) eta Murua (Lazkao) – Bengoetxea eta Olmos (Pilotajauku)

Canabal (Biltoki) eta Maritorena (Gure Txokoa) – Exposito (Añorga) eta Oñaederra(Azkoitia)

Zubizarreta eta Alberdi (Lazkao) – Miranda eta Odriozola (Zestoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun