Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, otsaileko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 6.868.
Saria, bi lagunendako bazkari bat izanen da. Aipatu, bertzalde,urtarrilean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.
Otsaileko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, otsailaren 28a baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.
Akatsa egutegian
Gogoratu behar da 2014ko egutegian ilgora eta ilbehera alderantziz paratuak daudela, akats bat dela medio. Beraz, egutegian ilgora paratzen duenean ilbehera da eta ilbehera markatzen duenean, ilgora. Datu hauek garrantzitsuak dira, baratzean edo egurgintzan aritzen direnentzat, bertzeak bertze.