Oriamendi 2010 enpresak urteko erremontelari onenari emandako Urrezko Erremontea saria Javier Urrizak lortu du bigarren urtez segidan. Gorka Urtasun iruritarrak frontoi laburrek erremontelari onenari emandako saria lortu zuen.
Urteko erremontelari erregularrenei ematen zaien saria, berriz, Matxin III eta Agirrezabalak eskuratu zuten, A eta B taldean. Urtarrilaren 30ean egin zen Erremontearen Galan bantu ziren sari hauek. 2013an erretiratu ziren Iñaki Lizaso doneztebarra, Urko azpeitiarra eta Oñatz andoaindarra ere gogoratu zituzten.
Urrezko Erremontea Galako txapelketa azkarra
Sariak banatu baino lehen, txapelketa azkarra jokatu zuten lau bikotek. Lehenbiziko finalerdian, Matxin III eta San Miguelek 25 eta 19 irabazi zieten Uterga eta Barrenetxea IV.ari. Bigarren finalerdian, Urriza eta Agirrezabalak 25 eta 18 irabazi zieten Ezkurra eta Ioni eta final handian, Urriza eta Agirrezabalak 25 eta 22 irabazi zieten Matxin III eta San Migel-i.