Baztan-Bidasoaldeko hainbat proiektu aurkeztu dituzte aurten Fiturren

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 24a

Dolores Redondoren aurkezpenak ikusmina piztu zuen Madrilen. Nafarroako Gobernua

Baztango paisaiak Dolores Redondo idazlearen eskutik, Igantziko Irrisarriland, Urdazubiko urteko programa eta Euroziklo proiektua azaldu dituzte Madrilen

Baztan-Bidasoaldeko hainbat egitasmo aurkeztu dira aste honetan Madrilgo Fitur Turismo Ferian. Bertizko Partzuergoak urtero egiten dituen gidak han aurkezten dira eta urte osoan egiten den banaketa hortxe hasten da. Horretaz gain, Dolores Redondo idazleak Baztango paisaiak aurkeztu ditu, Igantziko Irrisarriland ezagutarazi da eta Urdazubiko urteko egitarauaren berri eman da, bertzeak bertze.

Fiturren edizio honetan gure eskualdearen presentzia azpimagarria izan da da, ekimen ugari aurkeztu baitira.

Lehenbizikoa, asteazkenean egin zen, Baztango paisaiak aurkeztu zituen Dolores Redondok idazleak, Baztanen kokatua dagoen trilogia ospetsuaren egileak. Bertan hedabide asko bildu ziren baita Baztango profesional batzuk, landetxeen elkartearen lehendakaria, besteak beste.

Ortzegunean bertze bi aurkezpen izan ziren. Eguerdian Igantziko proiektu turistiko berria, Irrisarriland, ezagutarazi zuten. Ondoren, arratsaldez, Urdazubiko herriak aurten duen ekitaldi programa betea aurkeztu zuen. Izan ere urtero Kapera eguna, Pilotaren Unibertsoa, Burdinaren Eguna eta herri kirol eguna egiten dituzte eta horietaz gain, aurten Turismo Bulegoen mugazgaindiko topaketa, Euskal Herriko txirrindulari itzulia, Xareta Eguna, Radio Nacionaleko saioa zuzenean herritik eta Errotaren eguna ere izanen dituzte. Gainera, instalakuntza berri bat ere badute aurten, animaliak ikusteko.

Azkenik eta publiko orokorrari zuzenduta, Bertizko Partzuergoak, berriki bukatutako mugazgaindiko euroziklo izena duen proiektuaren eskuorria ere aurkeztu du Fiturren. Hau da eurovelo 1-en mugazgaindiko zatia, Lapurdiko Getaritik Bertizko Natur Parkeraino.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun