Igande honetan, urtarrilak 26, jokatuko da Urrozen Urrezko mailako Euskolabel sariaren laugarren saioa. Egitarau potoloa izanen da, goiz eta arratsaldez izanen baitira lehiaketak.
Sari hau bikoteena da, eta lehenbiziko bi bikoteak, zilarrezko mailakoak, eguerdiko 12tan hasiko dira. Hauetxek hain zuzen: Migeltxo Mindegia eta Juan Rodriguez, Daniel Vicente eta Iker Vicenteren kontra. Lana, 16 enbor moztea, bortz saiotan banatuak.
Eta arratsaldeko 5:30ean berriz, urrezko mailako saioa jokatuko da. Jon Rekondo leitzarra eta Ander Erasun aurtiztarra, Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertzaren kontra. Hauek 24 enbor moztuko dituzte, 6 saiotan banatuak.