Urtasunek irabazi du Eguberrietako buruz buruko txapela aurten ere

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Urtasun pilota eraman nahizik, San Miguel begira duela. TTIPI-TTAPA

30-21 irabazi zion Julen San Migueli Labriteko final gogorrean

Gorka Urtasun iruritarrak neurria hartua dio Eguberrietako frontoi laburreko buruz buruko erremonte txapelketari. Izan ere laugarren aldiz segidan irabazi du. Urtarrilaren 4an jokatutako final gogorrean 30-21 irabazi zion Julen San Miguel doneztebarrari.
 
San Miguel 19-8 gal­tzen joan zen eta denek garaipen erraza aurreikusten zuten Urtasunentzat, baina ez zen hala suertatu. Doneztebarrak lanean segitu zuen eta 22-19ra hurbildu zen. Baina azken zatian berriz ere iruritarra gailendu zitzaion doneztebarrari. Halere, markagailuak erakusten duena baino partida gogorragoa izan zen.
 
Sari banaketan izan ziren Nafarroako Pilota Federazioko Jesus Po­rron, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioko Iñaki Crespo eta Bodegas Olimpia babesleko zuzendari-kudeatzailea, Fernando Pérez de Ciriza.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun