Garfe enpresarekin segituko dute Mikel Olazabal eta Asier Olaizolak

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Olazabal eta Olaizola, Garfek aurkeztu zituen egunean. Utzitako argazkia

Urtarrilaren 7an aurkeztu zituzten

2013 urte bukaeran, lehen mailako pilota enpresekin lotzen zituzten kontratuak bukatu zitzaizkien Mikel Olazabal aresoarrari eta Asier Olaizola goizuetarrari. Aspe eta Asegarcek ez diete beraiekin segitzeko aukerarik eman, baina pilota profesionalari lotuak segituko dute bi pilotariek, Garfen.
 
Urtarrilaren 7an egin zuten aurkezpena. Goizuetarrak urtarrilaren 17an egin du debuta enpresa berriarekin Buñuelen eta hilaren 18an Sartagudan ere aritzekoa zen. Aresoarrak, berriz, urtarrilaren 24an jokatuko du lehen partida enpresa berriarekin, Zintronikon.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun