Joan den abenduaren 22 an, Iñaki Jauregui eta Xabier Jaunenak Euskal Herriko txapelketa irabazi dute, 3. Mailan. Milafrankako trinketean jostatu dira Ahierrako ekiparen kontra, eta partida zaila baten garaile atera dira: 40-39.
Bertzalde, minimetan, Aritz Lecuona eta Unai Iribarren Arburua pareak Frantziako txapelketa irabazi dute Urruñako ekiparen kontra: 40-13.
Urtarrilaren 12an, Baionako Moderne trinketean Jon Laduche Denis Endara parea national B mailan Frantziako txapeldun izan dira. Baigorriko Arambel Peio eta Camino Gratien irabazi dituzte 40-33.