Eguberri eta urtats gauaren inguruan ospatu diren besten ondotik, ihauteriak eginen dira orain laster, otsailaren 14 eta 15ean hain xuxen. Larunbat arratsaldean desfilea eginen da karrika nagusian barna eta gauean musika kontzertua izanen da Oxtikenean. Bertzalde, Zirikolatz herriko euskal dantza taldea ere buru belarri ari da besta hau prestatzen eta gazteak etxez etxe ibiliko dira berriz aurten. Kantu, dantza eta umore ona, ez da deus eskas izanen. Hitzorduak finkatu dituzte otsailaren 8, 9 eta 15ean etxez etxe ibiltzeko xingar eta arraultze eskatzen.