Eskualdeko ordezkarien bilera egin ondotik, Arkupeak elkarteko 9.boletina kalean da eta datozten sei hilabeteei dagokion informazioa biltzen da bertan.
Uztaila bitartean, 22 bidaia egitea aurreikusten dute eta urteroko hitzordu bihurtu diren irteerei, berriak ere gehitu zaizkie. Tartean, Ordiziko feria edo Valentziako fallak ikustera joango dira. Hain zuzen, Valentziara sasoi horretan turista asko joaten direnez, lotarako lekua hartzeko arazorik ez izateko izen-emate datak aurreratu dituzte.Urtarrilaren 20, 21 eta 22an eman beharko dute izena interesatuek.
Euskal Herritik kanpora joateko aukera ere izanen da: Praga, Budapest, Viena edota Argentinara bidaiak egitekoak baitira.
Elkartearen eguna ere ospatuko dute eskualdeko herri aunitzetan eta bazkalondoan ohikoak diren mus txapelketak jokatuko dira. Muslari hoberenak Hondarribian jokatuko den eskualdeko finalean lehiatuz.
Mendizale eta kirolarienentzat ere bada aukera. Piriniotara irteera eta Santiago Bidea osatzeko falta den zatia egiteko aukera emanen zaio nahi duenari. Honen inguruko bilera otsailaren 18an antolatu dute.
Pentsioen orainak eta etorkizunak kezka sorrarazten duela ikusita, ‘Pentsioak: egiak eta gezurrak’ hitzaldiak antolatu dituzte.
Bertzalde, iazko ikastaroak mantendu eta ingelesa, argazkilaritza, altzarien berritze lanen eta udaberriko loreen inguruko ikastaroak eskainiko dira. Izen ematea urtarrilaren 31 baino lehen egin behar da.