Duela 44 urte Doneztebeko Olabidea baserrira joan ziren bizitzera, baina jaio eta ezkondu Donamarian egin ziren Mingotxekobordako Joxe Belarra Arozamena eta Olako Asuncion Telletxea Sarratea. Urtarrilaren 16an 50 urte bete zituzten ezkondurik, baina ospakizuna larunbat honetan, urtarrilak 25ean egiteko asmoa dute, Malerrekan ez ezik, Irun, Ultzama eta Santurtzin barna hedatuak dituzten sei seme-alabekin eta bederatzi bilobekin (Jon, Leire, Oier, Xabier, Oihan, Irati, Nahia, Amaia eta Mikel).