Urteko lehen Malerreka kantuz Donamarian ospatu zen urtarrilaren 4an, eguerdiko 12etan abiatuta. Jende andana hurbildu zen bertara, herrikoak zein inguruko herritakoak eta primerako giroa izan zen. Lehendabiziko, plazan abestu zituzten kantu batzuk, eta musika jartzeko, Zubietako Joxe Mari eta Olaia izan ziren laguntzaileak. Gero, Eliz aterpean, beste kanta batzuk abestu ondoren, kalejiran monjen komentura joan zen kantari taldea. Bertan beste lauzpabost abesti kantatu ondoren, monjek ere abesti batzuk kantatu zituzten. Eta bukatzeko, herriko ostatuan luntx ederra izan zen bertan parte hartu zuenarentzat.
Milla esker bertara hurbildu eta parte hartu zuten guztiei!!!