Euskolabel sariko bi saio jokatuko dira Urrozen igande goiz-arratsaldez

Joseba URROTZ 2014ko urtarrilaren 23a

Rekondo eta Erasun, Atutxa eta Mugertzaren kontra ariko dira arratsaldean

Igande honetan, urtarrilak 26, jokatuko da Urrozen Urrezko mailako Euskolabel sariaren laugarren saioa. Egitarau potoloa izanen da, goiz eta arra­tsaldez izanen baitira lehiaketak.
 
Sari hau bikoteena da, eta lehenbiziko bi bikoteak eguerdiko 12tan hasiko dira. Hauetxek hain zuzen: Migeltxo Mindegia eta Juan Rodriguez, Daniel Vicente  eta Iker Vicente-ren kontra. Lana, 16 enbor moztea, bortz saiotan banatuak.
 
Eta arratsaldeko 5:30ean berriz: Jon Rekondo eta Ander Erasun, Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertzaren kontra. Hauek 24 enbor moztuko dituzte, 6 saio­tan banatuak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun