Errege bezperan joare besta izaten da. Goizean haurrak ibiltzen dira herrian barna eta gauez nahi duen guziak, helduak gehien bat. Argazkian ikusten denez, goizean neska-mutiko koadrila polita bildu zen, etorkizuna segurtatua dagoenaren seinale. Estalpeko afarian 55 lagun bildu ziren giro onean eta afalondoan Zubietan barna joareak jo ondotik Aurtitzera joan ziren eta hangoekin batera Iturenera. Handik denak Zubietara hurbildu ziren goizaldean.