Kontuen afariarekin akituko dira inauteriak

Mattin LARRALDE 2014ko urtarrilaren 23a

Beti bezala, mozorro giro ederra izan da asteburu honetan inauterietan. Mattin LARRALDE

Aitzinetik mus txapelketa herrikoia jokatuko da

Eguberritako jaiak pasatu berritan inauteriak ere akitzekotan dira. Hain zuzen, larunbat honetan, urtarrilaren 25ean, kontuen afaria eginen da, baina aitzinetik, mus txapelketa herrikoia ere jokatuko da.
 
Inauteriei dagokienez, urtarrilaren 17an, or­tziralarekin hasi ziren. Arra­tsean herri itzulia eman zuten trikitilari eta panderojoleek eta gero, Hilarionen afaria egin zuten eta ondotik giro ederra eta kriston mar­txa izan zen herriko ostatuan. 
 
Larunbat goizean gosaria egin zen herriko ostatuan, gero puxkak biltzea herrian  barna eta bazkaria Hilarionen. Arratsaldeko mozorrodesfile mundiala eta gero zozketa egin zen: bi afari Hilarionen (1. saria), Elgorriagako bainu etxean bi zirkuitu (2.), bi gosari Julia gozotegian (3.), bi gosari Julia gozotegian (4.) eta lau talo edariarekin herriko ostatuan (5.). 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun