Urteroko ohiturari eutsiz, jende multzo polita igo zen Urtezahar egunean Doneztebetik Mendaurrera, Errekaren deialdiarekin bat eginez. Horien artean eliteko eskubaloi jokalariren bat, zortzimilakoak igotzen dituen eta azken boladan herrira aunitz etortzen den mendigoizalea, eta nola ez, doneztebar pila bat.