Erreka elkarteak hamabigarren aldiz antolatutako eskuz binakako txapelketan 176 bikote hasi ziren urte hasierakin batera. Ttikienetatik hasita, benjaminetan 16k eman zuten izena, alebinetan 24k, infantiletan 32k, kadeteetan 24k, jubeniletan 32k, bigarren mailako seniorretan 32k eta elite maila nagusian 16k. Horietako batzuk kanporatuak daude dagoeneko, baina gainerakoekoek oraindik data zehaztu gabe duten finaletarako bidean aitzinera egin nahi dute. Senior eta elite mailako finalerdiak otsailaren 5ean jokatuko dituzte eta bertze kategorietakoak otsailaren 9an.
ESKUBALOIA
Errekako eskubaloi talde seniorrak ongi hasi zuen urtea eta Beti Onak-en kontra bosgarren partidua segidan irabazi ondoren, Txapeldunen Fasean jokatzeko txartela hagitz hurbil du dagoeneko.
Urtarrilaren 25an, larunbatean, partidu garrantzitsua jokatuko du Donezteben Bardenas taldearen kontra.
Bertze aldetik, Anaitasuna taldeak Errekako talde guztiak gonbidatu ditu, datorren otsailaren 1ean Asobal Mailako Anaitasuna - Cangas partida ikustera.