Urte berria hasteko eta urteroko ohitura segituz, urtarrilaren 1ean urtaskak kantatzera atera ziren herriko haurrak. Hiru auzoetan banatzen dira, eskolako auzoa, errepideko auzoa eta baserriak. Joan den urtean ez bezala, aurten denborak lagundu zuen eta hagitz ongi pasatu zuten haurrek, goxokiak, mandarinak, intxaurrak… biltzen.