Inauterietako giro beroan sartuko gara asteburuan

Maider PETRIRENA 2014ko urtarrilaren 23a

Eliz atarian egin zioten harrera Erregeei. Maider PETRIRENA

Igandean eginen da karrozen desfilea

Urtarrilaren 5ean eto­rri zitzaizkigun Meltxor, Gaspar eta Baltasar erre­geak urtero bezala. Hau­rrek urduritasun eta ilusioz beteta itxaron zuten erregeen etorrera. Eta argiz apaindutako traktoreak ikustean pozaren pozez hasi ziren Erregeak heldu dira oihukatzen. Eliz atarian egin zieten ha­rrera eta  Belen bizidunaere bertan genuen ikusgai. Hagitz giro politean joan zen tartea eta eskerrak eman behar zaizkie Eguberrietako ekitaldietan lagundu duten guztiei, laguntzarik gabe ezinezkoa  baita ekintza hauek antola­tzea.
 
Eguberrietako ospakizunak bukatu orduko, hemen ditugu inauteriak. Asteburu honetan ospatuko dira eta ale honekin batera datorren gehigarri berezian topatuko duzue egitarau zeha­tza (26. orria). Laburbilduz, ortziralean base­rrietan eskean ibiliko dira gazteak, larunbatean herrian eta igandean ka­rroza desfile ikusgarria izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun