Azoka ireki nahi du Bidazik Alkaiagan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Joan den udaberri­tik honat, Bidazi elkartea  buru-belarri dabil taldea indarberritzeko asmoarekin. Gaur egun  taldearen  lehendabiziko helburua azoka bat irekitzea da eta horretarako lokal bat prestatzen ari da,  Alkaiagako poligonoan.  Abenduan hasiak dira auzolan lanak (asmoa bazkideen artean egitea  baita), eta helburua ahalik eta azka­rren irekitzea da.

Bidazik bertze ekimen bat ere martxan jarri du: argazki eta ma­rrazki bilketa bat.   Gaia “Kontsumo arduratsu eta transformatzailea” da, eta parte hartzaileen artean bertako produktu ekologikoez osatutako saski bat zozketatuko da.  Ekimen honekin, bazkideen inplikazioa sus­tatu, gizarteak egiten duen kontsumoari buruzko hausnarketa bilatu eta azoka apaindu nahi ditu Bidazik. Irudiak e-mail bidez bidali beharko dira info@bidazi.org helbide elektronikora otsailaren 15a baino lehen. Epaimahaia Bidaziko bazkideek osatuko dute eta www.bidazi.org web orriaren bidez hiru lan aukeratuko dituzte otsailaren 15etik 23ra bitarte. Saskiaren zozketaren irabazlearen izena otsai­laren 24ko astean jakinarizako dute webgunean. Argazki edo marrazki bozkatuenak Bidaziko Azoka apaintzeko erabiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun