Josetxo Ezkurraren omenezko pilota txapelketan izen emateko epea ireki du Errekak

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Otsailaren 16ra arte apuntatzen ahal da eta txapelketa martxoan abiatuko da

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita laugarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz binakako pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du. Benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako pilotariek eman dezakete izena otsailaren 16a bitarte.

Horretarako, salaae@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da eta izen emateko orrian, telefono zenbaki bat eta posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dira.

Txapelketa martxo erdialdera hasiko da eta ekainaren azken astean, Doneztebeko San Pedro bestetan jokatuko dituzte finalak. Maila guztietan txapelketa irekia izanen da eta kanporaketa moduan jokatuko da. Igande goizez jokatuko dira partidak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun