Ilbeltzaren 24tik 26ra, ortziraletik igandera ospatuko dituzte Sunbillan inauteriak. Ezagunena igandeko karrozen desfilea bada ere, hori bestaren akabaila bertzerik ez da izanen. Aitzinetik, ortziral goizean gosaldu ondotik baserriz baserri ibiliko dira gazteak eta emakumeen afaria eginen da. Larunbatean ere eskean segituko dute eta gazteen afaria izanen da. Igandean, karrozen desfile handia eta bazkaria.
Ilbeltzak 24, ortzirala
09:00etan gazteek gosaria Ariztigain kanpinean. Ondotik 2 taldetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Jose Angel akordeoilariekin. Bazkaria Ixtola eta Exkernekobordan. 17:00/20:30ean herriko haurrentzako txokolate beroa eta disko jaia frontoian, Guraso Elkarteak antolatuta. 21:30ean eskean dabiltzanen afaria Itturburun. Gauean Emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean. Afal ondotik sorpresa izanen da.
Ilbeltzak 25, larunbata
10:00etan Bustitz ostatuan gosaldu ondotik gazteak eskean ibiliko dira Beñat akordeoilariarekin. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan. 17:00/21:00etan umeentzako berendua eta disko-jaia Ulibeltzak Elkartean. Gauean gazteek afaria Elortxurin.
Ilbeltzak 26, igandea
11:00etan karrozen desfilea opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko ditu Ulibeltzak Elkarteak ikusleen artean. Desfilea bukatzerakoan zozketa: zerria eta bildotsa. 14:30ean bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Dantzaldia Santxotenaren eskutik.