Malerrekako txapelketan elite eta bigarren mailako seniorrek jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 22an

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 22a

Asteazken arratsaldean Donezteben eta Eratsunen

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketaren baitan, elite eta sub-22 mailako jardunaldia jokatuko da urtarrilaren 22an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Eratsunen, hurrenez hurren.

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketaren baitan, elite eta sub-22 mailako jardunaldia jokatuko da urtarrilaren 22an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Eratsunen, hurrenez hurren.

Urtarrilaren 22an, asteazken arratsaldeko 6:30etik aitzinera, elite mailako seniorren bigarren jardunaldia jokatuko dute lau bikotek Doneztebeko pilotalekuan. Irurtzungo Ongay eta Altsasuko Peñas, Usurbilgo Urbieta eta Arrutiren kontra ariko dira; Aurrera Saiazeko Belloso eta Errioxako Matute, Paz Zigandako Rekalde eta Telletxearen kontra; Oberenako Diaz eta Garcia, Errekako Oronoz eta Ilunpeko Uzkudunen kontra eta Aurrera Saiazeko Bixintxo eta Telletxea, Txarutako Otxandorena eta Eskuderoren kontra.

Eratsunen, berriz, bigarren mailako seniorren hirugarren jardunaldia jokatuko da asteazken arratsaldeko 6etatik aitzinera. Errekako Elizalde eta Bereau, Behar-Zanako Loidi eta Errazkinen kontra ariko dira; Oberenako Vidan eta Etxegoien, Aurrera Saiazeko Urbieta I eta Ormazabalen kontra; Oiarpeko Hernandez eta Imaz, Huarteko Loban eta Iraizozen kontra eta Barandiaran eta Errekako Mindegia, Aurrera Saiazeko Labaka eta Imazen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun