Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan 2013ko Euskadiko ingude-jasotze Txapelketa jokatu zen urtarrilaren 25ean, joan den urte barrenean ez baitzen egin. 18 kiloko ingudearekin ahalik eta jasoaldi gehien egiten ahalegindu ziren kirolariak, minutu eta erdian. 2002an bezala, Joxe Lapazaran bizkaitarra nagusitu zen, 92 jasoaldirekin. Josetxo Urrutia leitzarra bigarren izan zen, 86 jasoaldirekin.
Lapurdiko Arthur Vab der Puttenek eta Unai Ardeo Bizkaitarrak jasoaldi kopuru berdina egin zituzten, laurogei bakoitzak. Berdinketa kasu hauetan lehen aritu den kirolari izaten da irabazlea, ondorioz Arthur Vab der Punttenek hirugarren postua lortu zuen eta Unai Ardeo laugarrena izan zen. Aritz Izuzkiza nafarrak (2013an Josetxo Urrutia min hartua zegoelako ez zen aritu Nafarroako txapelketan eta Aritz Izuzkizak lortu zuen txapel hori) 79 jasoaldi egin zituen, Iparraldeko Gerar Chotrok 77 jasoaldi eta Bizkaiako Peru Hiribarnegaraik 73 jasoaldi.