Elgorriagako inauteriak ospatuko dituzte ortziral eta larunbatean

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 16a

Elgorriagan ere giro polita izanen dute asteburu honetako inauterietan. Artxiboko argazkia

Kontuen Eguna, berriz, urtarrilaren 25ean eginen dute

Eguberritako jaiak pasa berri ditugu eta Elgorriagan inauterietako ekitaldiak prest dituzte. Ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte, hainbat ekitaldirekin.

Eguberritako jaiak pasa berri ditugu eta Elgorriagan inauterietako ekitaldiak prest dituzte. Ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte, hainbat ekitaldirekin.

Urtarrilaren 17an hasiko dira ospakizunak. Ortziral arratseko 8etan herri itzulia eginen dute trikitilari eta panderojoleek. 21:00etan Hilarionen afaria izanen dute eta gero Herriko Ostatuan giro bikaina izanen da.

Larunbat goizeko 9etan gosaria eginen dute Herriko Ostatuan eta gero puxkak biltzea herrian barna. Gero, bazkaria izanen dute Hilarionen. Arratsaldeko 5etan mozorro desfile mundiala eginen da eta ondotik zozketa. Lehenbiziko saria Hilarionen bi afari izanen da; bigarren saria, Elgorriagako bainuetxean bi zirkuitu; hirugarren saria bi gosari Julia gozotegian; laugarren saria ere bi gosari Julia gozotegian eta bosgarren saria, lau talo edariarekin Herriko Ostatuan.

Hemendik astebetera, urtarrilaren 25ean, larunbatarekin kontu afaria eginen da. Aitzinetik, mus txapelketa herrikoia jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun