Malerrekako txapelketan elite eta bigarren mailako seniorrek jardunaldia jokatu dute urtarrilaren 22an

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Igande goizean alebin, infantil, kadete eta jubenilen txanda

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketaren baitan, elite eta sub-22 mailako jardunaldia jokatu da urtarrilaren 22an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Eratsunen.

Malerrekako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketaren baitan, elite eta sub-22 mailako jardunaldia jokatu da urtarrilaren 22an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Eratsunen.

Elite mailako seniorren bigarren jardunaldia jokatu zuten hiru bikotek Doneztebeko pilotalekuan. Irurtzungo Ongay eta Altsasuko Peñas-ek 22 eta 11 irabazi zieten Usurbilgo Urbieta eta Arrutiri; Aurrera Saiazeko Belloso eta Ilunpeko Uzkudunek 22 eta 13 irabazi zieten Paz Zigandako Rekalde eta Telletxeari eta Aurrera Saiazeko Bixintxo eta Telletxeak 22 eta 8 irabazi zieten Txarutako Otxandorena eta Eskuderori.

Eratsunen, berriz, bigarren mailako seniorren hirugarren jardunaldia jokatu da asteazken arratsaldean. Errekako Elizalde eta Bereauk 8 eta 22 galdu zuten Behar-Zanako Loidi eta Errazkinekin; Aurrera Saiazeko Urbieta I eta Labakak 22-14 irabazi zieten Oberenako Vidan eta Etxegoien-i; Oiarpeko Hernandez eta Imazek 22 eta 5 irabazi zieten Huarteko Loban eta Iraizoz-i eta Barandiaran eta Errekako Mindegiak 18-22 galdu zuten Aurrera Saiazeko Labaka eta Imazekin.

 

Iganderako partidak ttikienen kategorian

Benjamin eta jubenil arteko kategoria ttikienetako pilotariek hirugarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 26an, igandean. Normalean Sunbillan aritzen diren infantilek Eratsunen jokatuko dute jardunaldia, inauteriak direla-eta.

 

Alebinak Iruritan, igande goizeko 9:30ean

Igoa eta Etxague (Ardoi) – Zeberio eta Garmendia (Lazkao)

Peso eta Fernandez (Titin III) – Zubiri eta Ugartemendia (Aurrera)

Perurena eta Ugartemendia (Ziotza) – Sesé eta Telletxea (Gure Txokoa)

Berruete eta Pierola (Lizarra) – Irurita eta Azpiroz (Paz Ziganda)

Egiguren eta Elosegi (Ilunpe) – Izagirre eta Garcia (Urretxu)

Albeniz eta Unanue (Añorga) – Bordagara eta Aristi (Gure Txeru)

Munoa eta Gorostidi (Ziotza) – Santesteban eta Loiarte (Erreka)

Egiguren eta Alberdi (Ilunpe) – Galarza eta Reparaz (Pilotajauku)

 

Infantilak Eratsunen, igande goizeko 10etan

Orbegozo eta Oliden (Añorga) – Telletxea (Erreka) eta Apezetxea (Umore Ona)

Sein eta Azpiroz (Oiarpe) – Egiguren eta Iriarte (Ilunpe)

Ozkoz eta Mata (Oberena) – Galarraga eta Aranguren (Usurbil)

Ansotegi eta Igoa (Gure Pilota) – Osa eta Zubeldia (Zazpiturri)

 

Kadeteak Lesakan, igande goizeko 9:30ean

Etxeberria eta Espelosin (Huarte) – Gaskue eta Gil (Esteribar)

Garcia eta Cordon (Oberena) – Matxain eta Usandizaga (Andoain)

Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe) – Aristi eta Zenekorta (Gure Txeru)

Salaberria eta Mariezkurrena (Erreka) – Estrada eta Eizagirre (Leaibarramotro)

Oiarbide eta Aizpuru (Andoain) – Bikuña eta Alberdi (Antiguo)

Marcos (Titin III) eta Murua (Lazkao) – Bengoetxea eta Olmos (Pilotajauku)

Canabal (Biltoki) eta Maritorena (Gure Txokoa) – Exposito (Añorga) eta Oñaederra (Azkoitia)

Zubizarreta eta Alberdi (Lazkao) – Miranda eta Odriozola (Zestoa)

 

Jubenilak Donezteben igande goizeko 9etan

Alkasena eta Mendi (Gure Txokoa) – Matxin eta Aranguren (Tartaloetxe)

Arrizabalaga eta Etxebarria (Markina) – Zalduendo eta Mateo (San Miguel)

Chiapuso eta Beloki (Aurrera Saiaz) – Zubikarai eta Urizar (Markina)

Okiñena eta Andueza (Oberena) – Urdapilleta eta Urdapilleta (Aurrera Saiaz)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun